Arratibel eta Manero familia fundatzaileei esker aurrera eramandako ametsa, ahaleginez eta ekinez, Euskal Herri osoan erreferentziako catering-zerbitzua bihurtu da. Soilik bertako eta sasoian sasoiko lehen mailako produktuak erabiltzen ditu gure profesional-taldeak, bezeroen itxaropenak asebetetzeko helburuarekin.
Zoriontsu egiten gaitu ongi egindako lanak, artisau-prestakuntzarekiko maitasunak eta sukaldean osagairik hoberenak soilik onartzeko erabakiak.
Ezkontzak, jai handiak, edozein familia-ospakizun, koktelak, enpresa-afariak, ospakizun handiak… den-dena prestatzen dugu gogoz eta grinaz.
Gaur egun, Euskal Herritik kanpo ere eskaintzen dugu zerbitzua.