
Ezkontzetarako cateringa
Gure ezkontzetarako cateringa edozein estilotara egokitzen da, zuen ezteia aparta eta berezia izan dadin.
Azken xehetasuna ere zaintzen dugu, giro ahantzezina sortzeko.
Esaguzu zeure asmoa, eta guk gauzatu egingo dugu!

Partikilarrentzako cateringa
Gure Divinus Catering zerbitzua zure etxebizitzaraino edo nahi duzun tokiraino joango da, ekitaldiaz gozatzea izan dadin zure kezka bakarra.
Bataioak, urtebetetzeak, ezkontza-eskeak, lehen jaunartzeak… Zure ondoan egon nahi dugu!

Ospakizun handietarako cateringa
Esperientzia handia dugu enpresentzako cateringaren munduan.
Kongresuak, azokak, aurkezpenak, jaialdiak… Bereziki zuretzat prestatutako esperientzia gastronomikoak sortzen ditugu, plater ezin finagoetan oinarrituta.

Dekorazioa eta giroa
Ezkontza klasikoa nahi duzu? Pelikuletako jaia? Landako ospakizun bat? Etxean bertan ospatu nahi duzu? Lorategian? Bulegoan? Koktel intimoa egin nahi duzu, edo bazkaria?
Gu geu arduratuko gara zure espazioa jai handi baterako eremu bihurtzeaz.
Txoko bakoitzak du bere magia, eta dekorazioaren alorreko gure profesionalek ikusgarri bihurtuko dute zuk buruan duzun jai hori.
Baxeretan, mahai-zapietan, sukaldeko tresnerian… orotariko estiloak eskaintzen ditugu, amestu duzun hori aurkituko duzula ziurtatzeko.