Miramar jauregian catering bat egitea ―jauregiak dituen aretoetan eta lorategi ederretan, Donostiako badia idilikoaren aurrean― catering-zerbitzu batek eskain dezakeen luxurik eta pribilegiorik handienetako bat da.
Estilo ingeleseko eraikin hori Selden Wornum arkitekto ingelesak proiektatu zuen 1888an, eta Benito Olasagastik eraiki zuen, José Goicoa udal-arkitektoaren zuzendaritzapean.
Jauregiak landetxe ingelesen (cottageen) estiloa du. Familia bakarrarentzat eginda dago eta eraikuntzaren ezaugarriak guztiz eskandinaviarrak dira. Dotoretasun soila dario, estetika eta erosotasun handikoa, inguratzen duen landa-giroarekin bat datorrena.
Estalki osoa teila lau ingelesez egina dago.
Parkea eta lorategia Pierre Ducasse arkitektoak diseinatu zituen (lanak amaitu aurretik hil zen).
Jauregiak 9 areto baino gehiago, sotoa eta hiru solairu ditu.
Maria Kristina erregina erregenteak, Alfontso XVIII.aren amak, leku hori aukeratu zuen, udak Donostian igarotzeko.